Noticia Ampliada

RUIZ DORAL KIROLARIA HIL DA

RUIZ DORAL KIROLARIA HIL DA

2019/06/25 - BIZKAIKO ARRANTZA ETA CASTING FEDERAZIOA
INES RUIZ DORAL KIROLARIAK BETIRAKO UTZI GAITU

Gaixotasun luze bat eta gero kirolari bizkaitar haundi honek betirako utzi gaitu. Bere azken lorpena Bizkaiko 2017ko Bikotekako Itsas Jaurtiketa Txapelketa izan zen.

Pasa den urtean, naiz eta ordurako gaixorik egon, gabonetako torneoan eta RIA DE BILBAO bere klubeko Gizarte ekintzetan hartu zuen parte. Kirolari haundia eta oso lehiakorra! Itsas Jaurtiketan Bizkaiko Txapelduna eta Espainiako Lehiaketa nagusietako partaidea, Asturiaseko Los Quebrantos hondartzan Espainiako azpitxapeldun bilakatu zen Euskal Selekzioarekin…

Bere familia eta lagunekin batera, arrantza zen bere zaletasun handiena. Beti zegoen Julio bere senarra eta bere semeekin, hauek ere zaletasun berdina elkarbanatzen dutelarik. Beti egongo zara gure bihotzetan! GOIAN BEGO.

 

 

Argazki galeria



Itzuli