Noticia Ampliada

ARRANTZA GALA 2018

ARRANTZA GALA 2018

2019/05/25 - BIZKAIKO ARRANTZA ETA CASTING FEDERAZIOA
2018 DENBORALDIKO SARI EMATEAK

Pasa den Maiatzaren 24an 2018 denboraldiko Bizkaiko Arrantza eta Kasting Federazioak antolatutako txapelketetan garaile izandako kirolariei dagokien sariak eman zitzaizkien.

Ekitaldian izan ziren Jose Luis Fernandez Iñigo eta Maria Carmen Lozanao Delgado, Euskadi eta Bizkaiko Arrantza Federazioetako Presidenteak urrenez urren.

Gala hasi aurretik, luntx batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Tartean 2 kainabera eta 3 karrete zozkatu ziren, EVIA HORNIKUNTZA enpresak egun honetarako bereziki oparituak. Hemendik gure esker ona.

Jai giro polita izan zen, eta kirolari guztiek merezitako txalo zaparrada jaso zuten.

ZUELAKO JENDEARI ESKER ARRANTZAK AURRERA EGINGO DU BETI! ZORIONAK TXAPELDUNAK!! 

 

 

Argazki galeria



Itzuli